XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beraz, ebanjelioko itzen mintzo, oiartzun, ixiltasun ori askoz luzeago dagoke animaren belarrian, Aren aurpegia animaren begietan baino (...)

N.- Neretzat bezala ari zera, ni oso belarritar bainaiz. Beste aldera begia ez diteke esan belarria baino bikaiñago denik. Naiago dela bai, itxuraz. Argiak margoari, bertatik bertara laguntzen dio; ez ala soiñuari eguratsak. Tximista lenago dakusagu ostotsa entzuten dugun baiño, egia; baiña, mintzo-argaillu berri auetako baten ondoan gaudela, era berean entzun ere egiten dugu oiñazturaren zarratakoa (...)

Begiak zazpi margo oiñarri bereizten ditu, ta belarriak beste zazpi edo sei, baiña margo-antxaz eunka gutxi bereiziko dizkizu; baiña belarriak millaka asko. Eta asko batean eta bereiz. Zazpikote bat entzuten ari bazera, bakoitzaren mintzo lerroa entzungo duzu, ta zazpiak erabat ere bai. Begiak ez du olako doairik.

Erne egotea: adi egotea, entzuten egotea izaki.

Esan nahi baita, Jainkoarekin egotea, Izpirituenean egotea.

Beti gogoa lantzen eta edertzen egotea.

Eta gogoa, azken batean, izpiritua, anima baizik ez da.

Gauzak horrela, ez da harritzeko, Orixek eman zuen guzia hitza edertzen eman izana.

Alde batera, etsai bezala hartzen zuen hitza, gainetik ezin kendu zuen etsai bezala; baina, bestera, hura maitatu beste erremediorik ez zitzaion gelditzen; eta taigabeko burruka horretan neka neka egin ondoren, isiltasunera jotzen zuen, lurreko mintzo pasakorrei entzungor eginez, betiereko goi mintzo ederragoaren bila.

Borgesek esana da: Mendebaleko jendearendako gauzen funtsa ukitzen eta ikusten dugun hartan datza.

Ekialdeko jendearendako ordea, aditzen den hartan datza gauzen funtsa.

Esaldi honek ederki erakusten du, Orixeren hirugarren belarria kristautasunaren iturbururaino iritsia zela.

Zer da bestela, mendebaleko kristautasuna? mundu zaharreko, India eta Txina aldeko, mistizismo zaharreko aztarren nabari nabariak gordetzen dituen dotrina ez bada?

F. Nietzschek gauza bera aitortzen zuen: ...la religión cristiana es oriental y feminista. ¡ Oh, el lenguaje! esa vieja hembra engañadora. Yo creo que no nos vamos a desembarazar de Dios mientras sigamos creyendo en la gramática.

Hitzean azken batean, hitz arautuan.

Behiala ekialdeko jainkosa zaharrek iradokitakoan.

Saiakera gisan belarriari buruz Orixek argiro adierazi zituenak horretan utziko ditugu.

Gai honi dagokionean, nik ez ditut aztertu, ez Aitorkizunak ez Meza Bezperak.

Izan ere, iduritzen baitzait lan hauetan Orixek ez zezakela tankera honetako eritzirik inolatan inola eman, ez belarriaz ez bestetaz, nahiz eta, haren belarri kutsua nonahi ageriko den.

Hona, esate bateko, Benito Santuaren Erregela nola hasten den euskaratzen: Adi itzazu, seme, maixuaren aginduak, eta biotzeko belarria makurtu ezazu.

Nekez esan zezakeen hori, Orixek bestek.

Esanak esan, jo dezagun orain, haren poematan belarri kontu horrek erakusten duen maiztasun ikaragarria aztertzera.

Deus baino lehen, errepara gaitezen Nikolas Ormaetxeak eredutzat bezala zeukan Gonzalo Berceokoaren La métrica del verso satirak zer dioen; ez baitator alperrik, bere olerki guzien sarreran jarria.

Poema bere osoan beharrean, lan hau enteintzeko lagungarri litezken pusketa batzuk bakarrik ekarriko ditugu honara: ...